This file is indexed.

/usr/share/horde/gollem/locale/eu/help.xml is in php-horde-gollem 3.0.7-1build1.

This file is owned by root:root, with mode 0o644.

The actual contents of the file can be viewed below.

 1
 2
 3
 4
 5
 6
 7
 8
 9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
<?xml version="1.0" encoding="UTF-8"?>
<help>

<entry id="file-actions" md5="cc87d66c8d9030131bbb401968fa7c67" state="uptodate">
    <title>Fitxategi-kudeatzailea: Ekintzak</title>
    <heading>Sortu Karpetak</heading>
    <para>
    Uneko direktorioan karpeta bat sortzeko, hautatu 'Sortu karpeta' aukera 'Ekintzak' goitibeherako koadroan.
    </para>
    <heading>Ezabatu, ebaki, kopiatu eta itsatsi fitxategiak</heading>
    <para>
    Fitxategi bat edo gehiago ezabatzeko, ebakitzeko edo kopiatzeko, fitxategi bat hautatu behar duzu gutxienez.
    Fitxategi bat edo gehiago hautatu badituzu elementuaren ezkerrean dauden kontrol-laukiak erabiliz, hautatu 'Ebaki elementuak', 'Kopiatu elementuak' edo 'Ezabatu elementuak', 'Ekintzak' izeneko goitibeherako koadroan.  'Ebaki elementuak' edo 'Kopiatu elementuak' hautatu baduzu, fitxategi horiek Fitxategi-kudeatzaileko beste leku batean itsats ditzakezu orain.  Nabigatu elementuak itsatsi nahi dituzun lekura, eta ondoren hautatu 'Itsatsi elementuak' 'Ekintzak' izeneko goitibeherako koadroan.  Orduan elementuak lekuz aldatu (Ebaki elementuak) edo kopiatu (Kopiatu elementuak) egingo dira zuk aukeratutako lekura.
    </para>
    <heading>Ezabatu, ebaki, kopiatu eta itsatsi direktorioak</heading>
    <para>
    Lehenespenez, hutsik dauden direktorioak bakarrik ezaba ditzakezu, baina hutsik ez dauden direktorioak ezabatzeko aukera ere gaitu dezakezu (ezabatze errekurtsiboa).  Hutsik ez dagoen direktorio bat ezabatzen saiatzen bazara eginbide hau gaitu gabe, ezabatzeak huts egingo du eta errorea emango dizu.  Hutsik ez dauden direktorioak ezabatzeko aukera gaitzeko, hautatu Hobespenak, Fitxategi-ekintzak, eta aukeratu Bai 'Ezabatu karpetak errekurtsiboki' hobespenaren goitibeherako koadroan.  Orduan gaituta geratuko da ezabatze errekurtsiboaren hobespena.

    Direktorio bat edo gehiago ezabatzeko, ebakitzeko edo kopiatzeko, direktorio bat hautatu behar duzu gutxienez.
    Direktorio bat edo gehiago hautatu badituzu elementuaren ezkerrean dauden kontrol-laukiak erabiliz, hautatu 'Ebaki elementuak', 'Kopiatu elementuak' edo 'Ezabatu elementuak', 'Ekintzak' izeneko goitibeherako koadroan.  'Ebaki elementuak' edo 'Kopiatu elementuak' hautatu baduzu, direktorio horiek Fitxategi-kudeatzaileko beste leku batean itsats ditzakezu orain.  Nabigatu elementuak itsatsi nahi dituzun lekura, eta ondoren hautatu 'Itsatsi elementuak' 'Ekintzak' izeneko goitibeherako koadroan.  Orduan elementuak lekuz aldatu (Ebaki elementuak) edo kopiatu (Kopiatu elementuak) egingo dira zuk aukeratutako lekura.
    </para>
    <heading>Arbelaren erabilera</heading>
    <para>
    Fitxategi edo direktorio bat kopiatzean edo ebakitzean, arbelean kokatzen da.  Arbelaren edukia ikusteko, egin klik arbelaren ikonoan. Direktorio/Karpeten zerrendaren goialdean eta 'Freskatu' ikonoaren eskuinean aurkituko duzu.  Ikonoa ez da agertuko arbelean elementurik ez badago.  Ebakitzen edo kopiatzen diren elementuek ez dute kontrol-laukirik edukiko ezkerraldean, arbelean daudela esan nahi baitu horrek.  Arbel-ikustailean klik egindakoan, kopiatu edo ebakitako elementuen zerrenda ikusiko duzu.
    Arbel-ikustailetik, elementu horiek uneko direktorioan itsats ditzakezu. Elementuen zerrendaren goialdean bistaratzen da, hain zuzen ere, uneko direktorioa.
    Besterik gabe hautatu itsatsi nahi dituzun elementuak, eta egin klik Itsatsi botoian.  Elementu horiek uneko direktorioan itsatsiko dira, arbeletik kenduz aldi berean.  Itsasten amaitutakoan, uneko direktoriora itzuliko zara.  Elementu bat kendu nahi baduzu arbeletik, egin klik elementuetan eta sakatu Garbitu botoia.  Elementuak kendu egingo dira arbeletik, eta uneko direktoriora itzuliko zara.
    </para>
</entry>

<entry id="file-upload" md5="4bdaf29d2f497ba7a6b53ce378c9badf" state="uptodate">
    <title>Fitxategi-kudeatzailea: Kargatu</title>
    <heading>Kargatu fitxategiak</heading>
    <para>
    Fitxategi bat edo gehiago kargatzeko, nabigatu fitxategiak kargatu nahi dituzun direktoriora Fitxategi-kudeatzailean.  Direktorio horri uneko direktorioa esaten zaio.  Direktorio egokian zaudenean Fitxategi-kudeatzailean, egin klik Arakatu botoian.
    Fitxategiak kargatzeko leihoa bistaratuko da.  Leihoa irekitzen denean, nabigatu kargatu nahi duzun fitxategira, hautatu, eta egin klik Ados botoian.  Hainbat fitxategi karga ditzakezu batera.  Fitxategi-kudeatzaileak automatikoki gehituko du beste Arakatu botoi bat, fitxategi bat hautatzen duzun bakoitzean.  Kargatu nahi dituzun fitxategi guztiak hautatutakoan, egin klik 'Kargatu fitxategia(k)' botoian eta hautatutako fitxategiak kargatu egingo dira Fitxategi-kudeatzaileko uneko direktorioan.
</para>
</entry>

<entry id="sorting" md5="37139f2e5d83ce2930f1b6986580c2f0" state="uptodate">
    <title>Ordenatu sarrerak</title>
    <heading>Ordenatu sarrerak</heading>
    <para>
    Fitxategi edo direktorioen zerrenda bat ikustean, edozein zutaberen arabera ordena ditzakezu.  Hori egiteko, egin klik ordenatzeko erabili nahi duzun zutabearen goiburuan, eta zerrenda freskatu egingo da, hautatutako zutabearen arabera ordenatuta.  Goranzko edo beheranzko ordenara aldatzeko, egin klik zutabearen izenburuko geziaren ikonoan.
    </para>
</entry>
</help>